XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, tresneria berezia erabilita pezetatan aurreratuko litzatekeen guztiari A eta elementu horien kostuari K baderitzogu, emaitza ekonomikoa lor dadin A ampgt; K izan behar du.

Aplikazio-adibidea:

Pieza berdineko multzoa mekanizatzeko, oratze-elementu gisa baraila arrunta erabiltzen da.

Horrek pieza aurrez marratzea, barailan pieza arreta handiz kokatzea eta ebaketa-fresa doitzea eskatzen du.

Guzti hori B mailako langile batek burutu behar du eta pieza guztia egiten 10 minutu behar ditu.

Baraila kokapen eta lotze azkarroko atzapar bereziez hornituz, C mailako langile batek 0,5 minututan egin dezake lan berbera.

B mailako langilearen minutuko kostua 10 pezetakoa eta C mailakoarena 8,5 pezetakoa dela jakinik, kalkulatu:

a) atzapar bereziak erabiltzea justifikatzen duen pieza-kopuru minimoa, berauen kostua 38.000 pezetakoa dela jakinik.

b) 6.000 pieza eginda lorturiko irabazia.

Ebazpidea:

a) B mailako langilearekin lorturiko piezaren kostua: K = 10 x 10 = 100 pezeta

b) C mailako langilearekin lorturiko piezaren kostua: K = 0,5 x 8,5 = 4,25 pezeta.

Pieza bakoitzeko lorturiko aurrezkia: A = 100 - 4,25 = 95,75 pezeta.